Egiari zor, lehenengo urtean ez duzu zure ehuneko ehuna eman, baina entrenatzaileek jarritako proba guztiak gainditu dituzu. Azkenean, iritsi da lasterketa eguna eta zure onena eman duzu; baina, nerbioak direla edo presioa dela, ez duzu lortu jarritako marka gainditzea. Hurrengo ediziora arte itxaron behar…
Amorrua ematen du, ezta? Ba, orain imajinatu lasterketa hori selektibitatea dela. Zoritxarrez, ez nabil horren urruti. Bestela, galdetu aste honetan Eibartik bueltaka ibili diren estresatu horiei.
Gaur egun, batxilergoko urteetan gogor lan eginda ere, hiru eguneko azterketa-maratoiak guztiz baldintzatu dezake etorkizuna. Agian, hortxe dago arazoa: hezkuntza lasterketa –eta azterketa– bezala ulertzean.