Auziarekin ados egon zintezke edo ez; baina pertsona horiek (eta herrialde oso bat) beraien ideiengatik, eta ez ekintzengatik, salatuak direla onartzean ezingo duzu ukatu epaiketa politiko baten aurrean gaudenik. Hain zuzen ere, onarpen horretan dago tranpa nagusia: bere burua demokratikotzat jotzen duen estatu batean juizio politikoek onartezinak beharko lukete.
Delituz mozorrotutako auzi politikoak ezagunegiak zaizkigu (ustezko) demokrazia honetan; eta guk onartuko ditugun edo ez eztabaidatzeko parada dugun bitartean, espetxean dauden horiek onartu beste aukerarik ez daukate.