Agur, Luis

Erabiltzailearen aurpegia Oihane Agirre 2020ko eka. 19a, 00:00

Lantalde handia behar da telebista bat martxan izateko. Batzuk egunero ikusten ditugu pantailaren aurrean: telebistako aurkezleak. Baina horren atzetik, pantailaren beste aldean, hainbat dira fin lan egiten dutenak. Horietako bat zen Luis Ugarteburu. Atzeko lan horretan eta isilean lan egiten zuen lankidea.

Orduan, Arrasate Telebistan lanean hasi nintzenean – badira urte batzuk–, Luis ere telebistaren parte zen. Telebistako tripa guztiak inork baino hobeto ezagutzen zituen eta analogikoko makina haiek konpontzen trebea zen. Sumatu zitekeen maite zuela lan hori. Ondoren, digitalerako saltoa egin genuen eta Luis ez zen beldurtu. Ekipo digitalak konplexuagoak eta arinagoak ziren, baina Luisendako ez zen traba. Edozein ekipo berri erosi behar bagenuen, ez nuen egiten Luisen aholkua jaso gabe. Zenbat balio zuen bere lanak!

Pertsona atsegina eta hurbilekoa. Zintzoa. Zure falta sumatzen hasi nintzen, orain urtebete, gaixotu zinenean. Baina orain ez zaudela jakitean, hutsunea handiagoa da. Ez zaitut ahaztuko. Goienan ez zaitugu ahaztuko. Familia guztiari, eta bereziki Amaiari eta Lukeni, besarkada handi bat.

----------

Oihane Agirre

Goiena telebistako zuzendaria (Goienako lantaldearen izenean)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak