Baina, zerrendak zerrenda, ingurua eta barrura begiratu eta edalontzia gaur erdi bete eta bihar erdi huts ikusten dugu. Lehen zebra zuria arrae beltzez eta orain beltz arrae zuriz. Begiratzeko moduak. Beraz, urriko zutabean haserre kolektiboa aldarrikatu nuen gisara, gaur poz kolektiboari egingo diot lekua. Daitort autolaguntzako liburu eta kafetegi cool-etako paretetan zintzilikatuta ikusten ditudan esaldi motibagarriekiko eszeptiko samarra naizela, baina, une batzuez bada ere, Gabonetako argiez itsutzen utzi eta trintxera, epai eta krispazio garaiotan, A. Pizarniken egunerokoari helduta azpimarra honekin topo egiteak aldartez aldatzen lagundu dit: "Larunbata 13. Ezinezkoa zait beti katastrofe egoeran bizitzea". Eta arrazoirik baduela iruditu zait. Behar dugu gure miserietatik burua jaso, elkarri pare-pare begiratu eta ospatu. Eta Uxue Alberdiri entzun nion gisara, lan kolektibotik poz kolektiboa sortu. Haserreak ez gaitzala paralizatu.
Hasteko, altxa kopak eta topa gure alde!