Naiara Unamuno (Aramaio): "Gure bidea eginez"

Erabiltzailearen aurpegia Naiara Unamuno 2011ko ots. 9a, 13:16

Aurreko baten Goienan Inaki Nafarratek PNVren izenean esaniko egia bakarra esaldi batean laburbil daiteke:

 "Ez dago eskubiderik 1.500 laguneko herri bat eta bertara joan-etorria egin behar dutenak urtebetez egoera horretan edukitzeko".

Norberaren gabezia eta hanka-sartzeak proiektatzen duenak izaten du zer ezkutatu, eta garbi adierazten dute bere hitzek.
Bidea itxita egotearen errua ADIF eta Madrilena dela dio, baina ez al zuen PNVk Lastertasun Handiko Trena bultzatu eta babestu? Non dago bere erantzukizuna? Presioa 1.500 biztanleko Udal Gobernuak egin dezake, baina Arabako Foru Aldundiak ez du zer esanik honetan? Ez al da Foru Aldundiko ardura herrien arteko errepideak mantendu eta egoera onean mantentzea? Nola liteke Udaleko PNVk gauza bat adierazi eta onartzea eta Foru Aldundiko PNVk kontrakoa esatea? Honek guztiak nahasmena sorrarazten digu, gutxienez ere.

Bestalde, Udal Gobernu hau, PNVk egin ez zuen bezala, herritarren parte-hartzea bultzatzen saiatu da modu eraginkor batean; bide honetan herritarrei irekia dagoen Udala sortzeko urrats garrantzitsuak eman dira. 

Udal Gobernu honentzat eta Ezker Abertzalearentzat eraikitzaileak diren ekarpen eta kritikak datozen tokitik datozela  ondo etorriak izan dira eta izango dira etorkizunean ere, suntsitzaileak eta hauteskundeei begirakoak direnak ez bezala.

Guk ez dugu akusazio faltsu eta azpijokoetan jardun nahi, eta gure bidea jarraitzeko autua egin dugu. Gardentasun osoarekin Aramaio, Araba eta Euskal Herri parte hartzaile, aske eta euskaldun bat eraikitzeko bidea egin nahi dugu, bertatik eta bertakoentzako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak