"Iruzurra?"

Erabiltzailearen aurpegia

Udara, berrietan urria omen, eta agian kontatzera noanak...

... egunerokoan albiste izatera ez litzatekeelako iritsiko edo, atentzioa eman zidan. 

Aurtengo abuztuan Españako egunkari batean irakurria: Txinan, Henan lurraldean den Luohe herrian zooa omen, eta zooan, jakina, animaliak. 

Eta ez nolanahikoak: lehoiak eta narrastiak. 

Hor doa gure amatxo bere umeari Afrikatik ekarritako lehoi horiek eta narrasti arraroak erakustera, eta lehoiak umeari zaunka, hi!. 

Dirudienez pixka bat gerturatu eta lehoia ez baino Tibetetik ekarritako artzakurra zela konturatu, eta narrastiak zer izango?!!, herri bertako arratoiak. 

Bai batzuek zein besteak ongi mozorrotuta, baina zakurra hala izan, eta orroa beharrean, zaunka. 

Semearen (eta amaren) ilusioa zapuztuta eta zooko arduradunengana, protestatzera, noski. 

Eta zer esplikazio jasoko?!!: Lehoiak oporretan zirela (beste zoo batean) "estaltzen" (berriak ez zioen arrak ala emeak ziren lekuz aldatutakoak) baina bisitariek lasai egon zitezkeela, zakur horiek lehoiekin batera hazi eta hezitakoak zirela eta!!. 

Artzakur tibetarrak eta arratoiak "etxeko" piztiak izanik, animalia bitxi eta arrotzak ikusteko ordaintzen dute Luohetarrek. 

Salaketa ugari ekarri dituela kontuak zioen berriak, eta zooaren kudeatzaileak "krisiari leporatu" (han ere) iruzurraren arrazoia. 

Ez ote errentagarriago artea eta sormena aldarrikatzea? 

Animaliak horrela mozorrotu, eta zaunka hasi arte inor ez konturatzea lortzeko behar da eta!!!.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.