"Eskerrik asko!"

Erabiltzailearen aurpegia Nati Sanchez Marco 2013ko abe. 6a, 01:00

Orain dela egun gutxi gure aita Tomas Sanchez hil zen.

Eskutitz honen bitartez, senideok bene-benetan eskerrak ematen dizkizuegu samin agurrak bidali eta bere hileta zibilera etorri zineten guztioi.

Batez ere, bihotz-bihotzez, eskerrik asko eta mirespen sakona, ekintza zibilean mezuak idatzi eta irakurri zenituztenei, gure aitaren bizitzari buruz errekonozimenduz beterik.

Eskutitz honen bitartez, Iturbide egoitzako langileei eskerrak eman nahi dizkiegu. 

Gure gurasoek denboratxo bat eman dute hantxe. Beti, bai guraso, bai gu, atendiduta sentitu gara, eta jakin ezazue aitak eskertzen zuela zuen lana, eta miretsi ere bai, jakinez berak nahi zuen bezala beti ezin zela, baina bai miretsi eta errespetatu; berak bazekien laguntza behar zuela.

Gure amaren eta aitaren partez, horrenbeste eratan maitasuna eta elkartasuna erakutsi diguzuenoi, eskerrik asko, bihotz-bihotzez.

Agur bero bat, eta aurrera bolie!

(Negar egiten baduzu eguzkia galtzearren, malkoek ez dizute utziko izarrak ikusten; Rabindranath Tagore)

--------------------

Jabi, Joxerra eta Nati Sanchez Marco

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak