Dela gure lan zein harreman pertsonaletan, dela gure etxeko ekonomian, dela gure bizitza eusten zuen edozein zutabetan… gure errealitateak moldatzen ikasi behar izan dugu. Erosotasun-gunerik izan badugu inoiz, ez da orain bizi duguna.
Eta nahiz eta "arintze" edo "normaltasun" prozesuaren atarietan egon, inor gutxi sentitzen da datorrenari forma antzemateko gai. Ezustean harrapatu gintuenera moldatzen hasiak bagara ere, gure etorkizun motzak sikiera izango duen tankera asmatu ezinik gabiltza. Eguneroko gertakarietan pausatuz, pausoei egun berri bakoitzaren erritmoa egokitzea tokatu zaigu. Baina ezjakintasun honi xarma topatzerik izango ote diogu?