Kulturatik garenera

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Makazaga 2019ko ira. 22a, 00:00

Izan garen edota nor garen uste horretan kulturak gugan izan duen eragina ezinbestean hausnartzeko ondarea da. Zer-nolako kulturan hasi eta hezi, hala nola sentitu, pentsatu edo ekingo diogu datorrenari. Izan ere, kulturen heterogeneotasunean arau eta balore ezberdinak barneratzean perspektiba ezberdinekin egiten dugu bat

Nor garen ulertzeko pentsamendura salto egitean estruktura eta bide desberdinez baliatzen gara. Badirudi ezaugarritzen gaituen kultura geroz eta indibidualistago honetatik, pentsamendu analitikotik areago, kontestua eta objektua banatu beharrak objektuaren ezaugarrietan oinarritzera eta kontestua alboratzera eramaten gaituela. Logikaren, eta ez esperientziaren, legeetan oinarritzeak kontrako proposizioetara garamatza, eta honek erdibideko puntuak zailtzen ditu.

Halaber, aldaketak beharrezko diren uneetan onuragarria litzatekeen malgutasunaren kontra dator hau. Onargarria denaren eta ez denaren arteko mugetan kokatzeko jarreran, onaren eta txarraren aurrez aurreko epaiketa tinkoei eutsi aurretik, oreka puntu berri batean sinistu dezakegu, eta zergatik ez, kontraesanetan erori behar barik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak