Hau da Macao

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Makazaga 2019ko mai. 12a, 00:00

Bartzelonan bizi nintzen garaian, hainbat pisukide izan nituen; haietako bat da Andre. Elkar ondo ezagutzeko aukera eskaini ziguten urte gutxi haiek, eta ordutik pasa direnek ezin izan dute orduan konpartitutako hamaika kontakizun eta istorioen oroitzapena amatatu. Elkarrizketa luze haietatik dator bere jaioterrira bidaiatzeko neukan gogo bizia, eta azkenik, asteburu honetan gauzatzerik izan dudana.

Horrela, ustekabean eta planifikazio gehiegirik gabe, Europak Asian izan zuen azken kolonian hartu genuen lur, Macao-n. Bat-batean, kultura portugaldarraren pintzelkada koloretsu eta garbiak azaldu zitzaizkigun aurrez aurre, zeruaren ilunetik nabarmendu guran, zementuzko eraikin gris eta herdoilduekin borroka amaigabean. Txinatar jakien usaina airean, Belem-eko pasteltxoak dendetako erakusleihoak janzten, Anaia Handiaren begia txoko ezkutuenetan guztia grabatzen… Kantones berbak altu-altu, tabako kea eta kiratsa igogailuetan zerurantz; eta gizonak gizonekin apustu egitera, domeketako mezak katedral bihurtutako kasinoetan ospatuko balira bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak