Indiako emakumeen giza katea

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Makazaga 2019ko urt. 20a, 00:00

Emakume izateagatik tenplu batera sartzen utzi ez zidaten lehen aldia Thailandiako tenplu hinduista batean izan zen; emakumeon hilerokoaren ustezko purutasun ezean oinarrituz debekatu zidaten sarrera.

Antzeko zerbait gertatu izan zait eraikin sakratuetan hainbat gorputz atal estaltzera behartu nautenetan: sorbaldak, orkatilak, belaunak, ilea… Honi gehitu diezaiokegu, sarri, emakumeoi sartzen uzten gaituztenean ere, txokorik ezkutu eta isolatuenak baino ez dizkigutela egozten, eta gizonezkoek edukitzen dituzten debeku apurrak zorroztasun gutxikoak izaten direla. Duela gutxi prentsan azaldu da Indiako Kerala estatuan nola bi emakume Sabarimalako Ayyappa tenplura sartzen ausartu direla, gobernu komunistak bultzatutako lege aldaketa berri baten harira.

Gizarte tradizionalak ez du aldaketa onartu, baina emakume anitz kaleratu dira Estatuko 620 kilometrotan zehar egin den giza katearekin bat egitera. Indiako emakumeetan berpiztu den oihu honek horma sendoaren forma hartu du, eta sendo dirudi eremu berriak berreskuratzeko prest datorrela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak