'Umhlanga' eSwatini-n

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Makazaga 2018ko ira. 15a, 00:00

Ez dakit jakin dakizuen Suazilandia bezala ezagutzen genuen lurraldea dagoeneko ez dela Suazilandia, eSwatini baino; horrela erabaki baitzuen pasa den apirilean Afrikan geratzen den azken monarka absolutista den Mswati III.ak, biztanleen gehiengoaren nahiaren kontra.

Ezer gutxi nekien erregeak urtero antolatzen duen umhlanga –bastoi dantza– jaialdiari buruz, bertara joan ginen arte. Gu iristerako, baziren bost egun 8-22 urte bitarteko zulu zein suazi tribuetako birjina gazteek (haurrak asko) jaialdiarekin bat egin zutenetik. 50.000 dantzari inguru, esan zigutenez, guztiak arropa tradizionalak soinean, gehienak titiak bistan, erregeak hauetako bat emaztetzat aukeratzeko zain. Guztiek ziruditen zoriontsu, guztiak kantu alaian, pobreziatik irteteko ate bakarra gurutzatu guran; erregearen hamabost emazteetako zortzigarrenak duela gutxi, depresioak itota, bere buruaz beste egin izan ez balu bezala. Ez genuen argazkirik atera, ez genuen amaierarik ikusi... ez genuen bertan geratu nahi tradizioaren izenean betikotzen den egoera hura ospatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak