Lur azpiko bizilagunak

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Makazaga 2018ko mai. 12a, 00:00

Globoz hegan egiteko gogotsu esnatu arren, eguraldi haizetsuak ohera bueltatu gintuen goizeko seietan Kapadozia zaharreko Göreme hirian.

Paisaiako harrietan barrena eraikitako elizak zein etxebizitzak, edota naturak eraikitako tximinia erraldoiak zerutik ezin ikusi izanak eguneko esperantzak eta begirada lur azpira bideratu zizkigun.

Derinkuyu izena du inguru horietan aurkitua izan den lurpeko hiri handienak; kalez, etxez, elizaz eta pasabide amaigabeez osatutako labirintoa denak.

Derinkuyu hitzak putzu sakona esan gura du, eta 85 metro eta 7 altuerako –edo baxuerako, zehatzago– sakontasuna kontuan izanda, ezin izen aproposagorik egokitu.

Pentsamenduak zerutik lur azpira bueltan, Arrasate osoa izan zitekeena imajinatu nuen bertan, 3.500 urte atzera egiteak suposatzen duen guztiaz.

Garbitasun faltaren eta ustelduaren kirats olatuak airean, jendetzaren joan etorria pasabideetan edota elkarbizitzaren nondik norakoak antzeman nitzakeen bitartean, bakoitzaren barruko fantasmentzako ere lekurik izango ote zen jakiteko gogoz geratu nintzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak