Urteko gaurik motzena izan ohi denak, eguzkiaren protagonismo faltan, bere presentzia luzatzen du urteko gaurik luzeena eskaintzeko. Urrutiko paisaia hauetan, Corioli efektua dela eta, urak hustubidean beste aldera egiten omen du, erlojuaren orratzen norabideari jarraituz.
Eta horrela, ezustean, naturaren beste bitxikeria batekin egin berri dut topo. Izan ere, aspaldi ezagutu nuen ilargiak bete izateari uzten dionean, eta ondorioz, ilbeheran denean, C itxura marrazten duela. Baina gaztelerazko creciente hitzari lotuz gero, esanahia kontrakoa litzateke. Horregatik esan ohi da gazteleraz gezurtia dela ilargia, hazten ari denean (ilgoran) C ordez, D batekin azaltzen delako.
Gaur gauean zeruari so ilargiarekin bat egiten baduzu, jakin zuk eta biok, gauden lekuan gaudela, ilargia fase berean ikusiko dugula; aldiz, ilargiaren gezurra egia bilakatuko dela ekuatoreaz bestaldeko hemisferioan.