Baina horrela tokatu zen. Opor luzerik ez, baina egun gutxi batzuk lapurtu ahal izan genizkion lanari zein beste beharrei, eta, beraz, aukera parean suertatuta, aurten etxean ez geratzea erabaki genuen.
Ez zen bertan ginen bosgarren egunera arte gertatu, egun osoko nekeak lotara gonbidatzen zaituen beste gau horietako batean. Une horretan, denborak legerik jarraitu gura ez duenean, memoriak soilik ezagutzen duen istorio berberean hasi zen oraina idazten.
Urteko sasoi ezberdinari legokeen tenperatura kontrasterik ere ezin sumatu, aire girotuak ahultzen baitzuen udako beroa. Eta horrela, jende berriak inguratzen gintuen aulki hartatik, Bartzelona hirian aurkitzen ez zen Harlem auzotik, ikuskizunak norabide ezkutuak –baina akaso aurre ezagutuak– hartu zituen, keak antzina lez, azken notak ekar zezakeenaren metaforan. Urtzear zeuden gelek hoztutako edalontzia esku jolasean beste behin. Doinua berbera bailitzan, erritmoari sustraitzeko gura, koordinazioa paradigma amaigabeetan desegitear...
Paperean idatzita neukan testu zaharrekoa edo oporrek ekarritakoa, zein momentu zen errealago jakin guran, garai bateko bidaiak eta orain urruti ditudan lekuak birgogoratzen amaitu ditut oporretako azken egunak.