Arnasez (soilik) bizi

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Makazaga 2016ko ots. 20a, 00:00

Begiak itxi, arnasa sakon hartu eta uneari hor eutsi.

Segundo batzuk geldi, barruko nahasiak kokatzen hasteko. Eta bat, bi, hiru, lau… Arnasa kanpora, eusten diogun horri guztiorri arnasarekin batera joaten uzteko.  Eta horrela minutu batzuk, arnasari arreta jartzen, joan etorri, etorri joan… Atseden hartuz, atsedenera bueltatuz.

Sarriago egin beharreko praktika genuke arnasketarena, izan ere, arnasketaren gaineko kontzientzia eta kontrolak, seguruenik, gaur egungo estres eta gaixotasun ugari gainditzen lagunduko liguke. Eta horrela, arnasketari erreparatzen ari nintzela, iritsi zitzaidan Breatharian kontzeptua, arnasketatik soilik bizi direnenak izendatzeko ingelesezko hitza. Ez dakit zuetariko zenbatek ikusi duzuen orain gutxi Cuatro telebista kateak Victor Truvianori egindako elkarrizketa. Ikusi ez duzuenontzat, hamar urtez ezer jan eta edan ez duen argentinarra omen da Victor. Bere esanetan airetik bizi da eta airetik jasotzen du bizitzeko behar duen guztia. Eta NASAk bere kasua aztertu duen arren, nondik norakoak azaldu ezinean gelditu omen da. 

Breatharian kontzeptuak harritu ninduen arren, bakoitzak erabakiko du sinetsi ala ez sinetsi. Nik nireari eutsiko diot, eta arnasketan murgilduko naiz orain berriz, arnas-hartze batekin idazten hasi eta arnas-botatze batekin hustuta amaitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak