Euskal Herriko txokoak

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Makazaga 2014ko eka. 3a, 00:00

Atsegin dut nire aspaldiko bidelagun den Berlingo furgoneta hartu eta Euskal Herriko bideetatik gidatzea.

Ez naiz bideen segurtasun eta kalitate mailan sartuko, ez baita atsegite honen arrazoi, baina pozten naiz bai azken hilabete hauetan buruan neukan mapa horretan gure herri eta txokoak argiago kokatu zein gehitu izanaz. 

Gustuko dut ere, egun berri bakoitza aurrekoaren horren ezberdina izatea eta noan lekura noala aurreikusi ez dudan leku zein jendearekin topo egitea. Euriak deskantsurik ematen ez dien egunen lagun ez naiz oso, eta zortez ez da aurtengoa negu busti edo gordinenetakoa izan. Gainera, tartean, Euskal Herritik kanpo harrapatu nau eguraldi txarrak. Aitzitik, udaberri hasieran izan ditugu egun eguzkitsu gutxi batzuk ere. 

Besteak beste, mendian gorako jatetxe edo tabernetako kanpoko mahaietan jatekoa eskatu eta paisaia fresko eta garbian deskantsu hartzeko izan ditudan aukerak ez nituzke beste ezergatik aldatuko. Itsasoaz gozatzeko aukera ere zenbaitetan hor! Gustura asko egin ditugu aurtengoan kostalderako ihesalditxoak.

Lana tarteko, edota aisialdiko planei eutsi guran, kilometro zenbatzaileak gora eta gora jarraitzen du. Lerro hauek idazten ari naizen une honetan bertan azken puntua jarri eta irteteko ordua dela konturatu naiz, nora eta Lea Artibaira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak