"Pertzepzioaren gainean"

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Makazaga 2013ko aza. 5a, 16:00

Esnatu naiz, gau hotzak dakarren ohe goxotasunetik.

Logura gorputzetik kanporatu ezinik, egun osoz lo egitea posible izango nuen amesten.

Ohetik jaiki naiz presaren aztarnarik gabe. Modu mekanikoan baina geldotasunaren pisuaz, pauso bakoitza azkena noiz amaitu zain bezala denborari ez aurreratzeko. Eta azkenean iritsi naiz bainugelara, eman diot urari eta dutxak ere luze iraungo duela konturatu naiz. Ur tantek uxatu dute logura, eta ur tanta horiek sentitzen ari nintzela, bart gauean irakurritakoaz pentsatzen hasi naiz. Pertzepzioaren gaineko gogoetaren inguruko azalpen bat zen, hautematea pentsamenduaren estrukturarik gabe.

Posible den gauzak bere horretan, diren horretan, hautematea. Bien bitartean xanpuarekin garbitu dut ilea; gela gorputzerako. Eta urari eman diot berriz. Pentsamenduak ez du hautematen. Hautemateko unean pentsamendua ez da oraindik presen, baina behin hautemanda pentsamenduak modu automatikoan ekiten dio eta iristen gara konklusioetara. Konklusioek aldiz, ideia baten, irudi baten edo sinbolo baten aurrean ekitera eramango gaituzte, hau da, pentsamenduaren estrukturara. Eta ondorioz hautematea saihestuko digu (...). Unibertsitatean aspaldi gai honen inguruan azaldutakoak etorri zaizkit burura, beste perspektiba batetik. Eta berandutu egin zait. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak