Eta tantak irudi indartuaren silueta desitxuratzen, oraindik iritsi ez diren malkoen zantzu.
Erorketa saihestezinera gerturatzen ari den gizartearen mugimendu traketsa, "giza-arte" zahartuaren oinarrietan deseraikitzen.
Dramazko pintzelkada jarraikorra sinesgarritasunean hazten.
"Irudi zezakeen bidean oztopoak gehitu zizkigutela, oztopo denak batera azaldu zitzaizkigula".
Dramazko pintzelkadak nahitaezko gogoetetan. Ilusiozko gogoetak.
"Zergatik ez, oztopoek erakarri gaituzte gaudenetara".
Badirudi azaleratzen ari garela ezkutuan genituenak, eta azaleratzeaz bat biluzten ari direla gure barruak, azalaren mugak galdu ditugula eta odola dastatu dezakegula.
Bor-bor. Irakiten. Kanpo aldera irekitzen. Eta ezezagunaren beldurrak biltzen gaitu, dramatikoki, nola ez.
Dramarekiko maitasun goraipatua.
Seguruenik jarraituko genuke aurretiko ekintzak gauzatzen erantzun berak edo berdintsuak izango bagenituzke bueltan, jada ez ditugunak.
Norabide berri bati zuzentzea baino ez dugu aukera, gure burua argazki ezberdin batean aurkitu gura badugu behintzat.