Ezinezkoak… ezin, eta ezintasun horretan ez aurrera ez atzera, desioari tinko eutsi arren, batzuetan ezin da.
Argumentu guztiak porrotera kondenatu bagenituen, ezin zelako behar zuen izan.
Eta ezin bazuen izan, nahiago ez jakin!
Horregatik estali genituen begiak, horregatik estali belarriak.
Egia da batzuetan, ezina ustea dela, eta usteak gainditu besterik ez direla behar, parez pare ditugun aukerak argiztatzeko.
Inork, ezin duzula esate hutsak, ez du ezinezko dela bermatzen. Inoiz ahal ez izanak, ez du inoiz ahalko ez duzula bermatzen.
Aldiz, egia da batzuetan, zure ahalmen bakanak ez duela zerikusirik.
Eta, batzuetan… ezin da.
Agian burugogorregiak garelako, agian onartu beharrekoak onartu ez ditugulako, agian nahi izandakoak berehalakoan izatera ohituak gaudelako… edo ez.
Ezezkoak ez ditugu gustuko!
Ezezkoek zapaldu gaitzakete, baina ezinezko denaren ilusioaren suntsipenak aurrera egiteko motibazioaren garra eskaini diezaguke.
Eta oraingoan? Nork zehazten du ezinezko dena eta ez dena?
Zer arraio! Oraingoan posible da. Posible da, eta kito! (Badirudi).