... agian gure barruei so egiten hasteko unea iritsi zaigu.
Iritsi zaigu beldurraren planoak alde batera utzi eta beste egitura berri batzuk eraikitzeko aroa.
Iritsi zaigu gure ibilbidea eguneratua den mapa baten oinarritzekoa.
Iritsi zaigu gure ekintzen erantzukizunaren jabe egiteko momentua.
Baina iritsi zaigu baita gure benetako beharrei entzuteko momentua ere.
Iritsi zaigu hazteko unea, gainposaketarik gabekoa.
Badago eskerrak ematerik, gozatzerik…
Bada aukera bizitzari eusteko, maitatzeko, elkarbanatzeko…
Eta agian, gure osotasunetik, benetan ohartu gaitezke ez gaudela gure bizilagunengandik horren urruti, gure paisaiak beti izan direla funtsean mundu berekoak.
Agian gure minaren erantzuna parekoaren begietan aurkitu dezakegu.
Agian parekoaren begien ispiluak erakutsi diezagukeelako gureetatik jaso daitekeen erantzuna.
Eta ekintza berdinek nahi ez ditugun emaitza berdinak eskaini badizkigute…
Agian, egin ez ditugun gauzak egiteko unea iritsi da.