Eskerrik asko, bihotz-bihotzez!

Erabiltzailearen aurpegia Nagore Ipiña 2014ko aza. 14a, 09:52

Gutun honen bidez, Lore Gazteak dantza taldeko partaide garen guztiok eskerrak eman nahi dizkizuegu 50. urteurrena antolatzen eta egunaz gozatzen lagundu diguzuen guztioi.

Nahiz eta dakizuen bezala urteurreneko ekintzak ez diren amaitu, bereziki eskertu nahi dizuegu joan den zapatuko egitaraua aurrera eramateko laguntza eman diguzuen guztioi eta, nola ez, garena izateko bidean zerikusia izan duzuen guztioi.

Laguntzaile guztiak aipatzeko GOIENA paper osoa beharko genuke; beraz, izen propiorik gabe herria aipatuko dugu gaurko honetan. 

Izan ere, herririk gabe ezinezkoa da 50 urte betetzea eta egunaz disfrutatzea! 

Kultur talde batean egon den edornork oso ondo daki ez dela erraza 50 urte betetzea, eta, are gutxiago, zapatuan erakutsitako osasunaz jarraitzea! 

Beraz, berriz ere mila esker! 

Espero dugu abendurako antolatutako ekintzek ere zapatuko arrakasta izatea eta zuok arrakasta horren parte izatea.

----------

Nagore Ipiña

(Lore Gazteak dantza taldea)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak