On… zer?

Erabiltzailearen aurpegia Nagore Ipiña 2014ko ira. 22a, 11:55

Badirudi on line egotea gure izaeraren parte bilakatu dela.

Whatsappen sartu eta on line gaude, telebista on line ikusteko aukera dugu, komunikazio kanal berriak ditugu on line, publizitatea ere on line… Eta gero eta gehiago, on line ikastea. 

Bizitza osoan zehar ikasteko paradigman murgilduta, on line ikasteko aukera kokatu da top 10-ean. Eta bereziki, orain, irailean!

Blablabla egiten ari naiz on line! Zenbat aldiz entzun duzue esaldi hori? 

Zuetako askok bezala, nik ere egin dut horietako bat edo beste; baina, orain, horiekin eta horietan egiten dut lan… eta hortik dator nire kezka nagusia. 

Zer da on line ikastea?

On line ikasi izan dudanean, edo, hobeto esanda, kurtsoak on line egin ditudanean –orain ulertuko duzue zuzenketa– pedagogia igarri izan dut faltan. 

Badakit pedagogia hitz potoloa dela eta baieztapen gogorra bota dudala, baina horrela sentitu izan dut.

On line-ak eredu berri bat eskatzen duela iruditzen zait. Izan ere, egin ditudan kurtsoetan on line-a teknologian zentratu izan da. Teknologia garrantzitsua da, bai, baina non dago pedagogia? 

Pedagogia, edukiak, horien ezagutza eta elementu guztien artean, teknologia barne noski, sortzen diren harremanak jotzen ditut nik oinarrizkotzat. 

Uste dut aipatutako elementuen erdigunean sortzen diren inter-harremanek lagunduko digutela prozesuen malgutasuna eta on line-ko ikasleen protagonismoa bermatzen, on line-ko eredu erreal batera hurbiltzen. Hau da, on line kurtsoak egin beharrean, on line ikastera. 

Horra hor on line-ak aurten planteatzen didan erronka, on line-darrek kurtsoak egin beharrean, on line-darrak ere heztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak