Heroina bezalako drogen antzera zabaltzen ari da jokoa, joko patologikoa, osasun arazo publiko bilakatu dena jada. Partida soil batek suposatzen duen estimuluaz ez gara kontziente, ezta honek izan ditzakeen ondorioez ere, esajerazio bat bezala interpretatuz eta arduragabekeriak jota, egoera normalizatuz.
Geroz eta jende gazteagoa erortzen ari da engainu honen atzaparretan medio desberdinak erabiliz eta nolabait hipnotizatuz. Telebista piztu, Poker online. Tabernan sartu, Retaderitzoguna zuzenean... Lista luzea da, beraz ez naiz honetan entretenituko. Egoera hau izanik, askotan galdetzen diot neure buruari, ea arrisku honetan sartzeko arrazoia, zorte kolpe batek ekonomikoki hauen bizitza konponduko duen pentsatzea ote den. Mota honetako apustu bat irabazten den bakoitzean, irabazi baino, galdu besterik egiten ez dela ulertzea zaila da askotan. Eta galdu berba aipatzen dudanean, ez naiz diruaz edo imajina dezakegun edozer gauza materialez ari, pertsona baten bizitzan inplikatuta dauden arlo desberdinetako galerez baizik. Horregatik, oso garrantzitsua da kontrajartzen den hitz-joko honen logika, buruan izatea une oro.
Eta, zergatik gertatzen da hau? Guztia galduta dagoenean berandu izaten delako maiz.