Halako esaldi mingarriak irakurri nizkizun, Antton Errarte. Galdetu nahi dizut, zergatik? Katolikoa edo musulmana, baina erlijioa bai ala bai? Nik sinesmen handiagoa dut elkarren errespetuan oinarritutako gizartean, erlijiorik bakoan. Ze, orain arte, erlijioek andreak gizonen atzetik utzi gaituzte-eta. Non daude, adibidez, andre apaizak?
----------
Nahia Gallastegi
Arrasate