Aste bi pasatxo die Debagoixenien eta Aramaixon independentziaren gaiñeko herri-galdeketia egin gauena, eta danetaiko eretxi, zarrara, errezelo eta baloraziñuak entzun dittut: batetik, parte-hartzia espero baiño txikixagua izen dala, eginddako ahalegin danak ez ete dauen ezetarako be balixo, ez garela herrittar danengana aillegau…; bestetik, herrittarren ixa herenak egin dauela berba, jentiari emoziñua eta itxaropena sometan jakola, hau lehelengo olatua baiño ez dala izen…
Garbi dau, zenbatekuak beti die zenbateko eta, euren hoztasunien, norberak defendiduten dauenaren mesedetarako ebali leikez, zela emuten dien. Horregatik, numerotara jo barik, neure bizipenetatik gerturatuko natxako herri-galdeketiaren baloraziñuari.
Ez jatzue demasa pentsetan jente moltzo ikeragarri batek egitasmo honekin bat egin eta, bere egittekuak eta familixia alde batera itzitta, borondate itzelagaz eta ordaiñetan ezer eskatu barik, norako berien arraun egittia? Ez dozue uste hori egitteko gauza izen bagare, garbi geratu dala edozeri aurre egitteko moduko inddarra daukogula? Oso harro nau.