Jakin badakitzue, gaiñera, Gure Esku Dago daukela izena eta, soseguz baiña moldez, biherrezko pausuak emuten dabillela, herrittar danon arteko kohesiñua, elkarlanerako esparrua eta sinergixia topau guran.
Igezko giza katai zarraragarrixaren eta aurtengo hautetsontzi erraldoien ostien, noiz eta zela erabagi definiduteko sasoia aillegau jako Gure Esku Dagori. Eta horrexetan jardun dau azkenaldixen. Zemendixen 21ien, bi hilleko hausnarketa-prozesuaren ostien, ezohiko batzarra egin auen Gasteizen, eta erabagi auen tokixen tokiko erabagitteko adierazpenak bultzatu biherko diela lehelengo, gero Euskal Herriko ituna egitteko.
Hortan, ekittia toketan jaku oin. Goixerriko 22 herrixetan, Diman eta Ispasterren adibidez erabagi daue, ja, datorren urtien galdeketia egittia, eta hasitta ekin dotsie bidiari, Etxarri-Aranatzekuen eta abarren ereduari jarraittuta.
Debagoixenien be hortxe gabitz, alkartu eta pausuak emun guran. Horretarako, baiña, zure laguntasuna ezinbestekua da. Emuiguzu zeure eskua, zeure esku be badau eta!