Korrikak, hizkuntza baten alde munduen egitten dan ekimenik haundixenak, jente moltzo ikeragarrixa mobidu dau, urtero letxe: oin arteko haundixena, antolatzaille eta arduradunen esanetan. Barrez, mundu zabalien be beste 50 Korrika txiki egin ei die.
Bizi-bizi sentiduten dittuagu, ondio, ibilbide osuen eta, batez be, geure inguruen bizittako zarrara-astindduak. Ez siñisketako moduko girua sortzen da beti, nahiz eta gabaz pasau eta, sarrittan, hotza, eurixa eta edurra bera be lagun izen.
Uste osuagaz dixot: demaseko merittua dauko halako ekitalditzarra antolaketiak, lanerako eta takarraran egitteko horrenbeste lagun erakartiak, halako zabalkundia eukittiak… Argi geratu dailla.
Niri, baiña, sensaziño gazi-gozua geraketan jat, beti, akaberan. Zela izen leike geruago eta jente gehixago batzia halako ekitaldixetara eta euskeriaren ebaleria eta kontzientzia geruago eta txikixaguak izetia? Egun horreittan zabaldu zanez, Korrikan parte hartu auienen erdixak egunerokuen euskeraz egingo balau, herri askoz be euskeradunaguen biziko gitzake.
Kontau eustien pasadizo negargarri bategaz akabauko dot. Ba ei oiezen ariñeketan bi lagun, eta batak esan ei eutsen bestiari (gaztelaniaz, jakiña): "Halakuetan, geruago eta garbixago ikusten dot gauza bat". "Zer da, ba?". "Kirol gehixago egin biherko naukela".