Euskeria galzorixen

Erabiltzailearen aurpegia

Euskaldunoi izena eta izetia emuten duskun berbetiaren eguna pasau barri, euskeriak urteko 365 egunetan eta sendo biher gaittuela jakiñaren gaiñien...

... izenburu lazgarrixa leidu dot Interneteko egunkari baten: "Hizkuntzak arriskutan: aragoieria, euskeria eta asturieria desagertu egin leikez mende-akaberan". UNESCOk eginddako azterlan batek dixuenez, gaur egun munduen ebalten dien 6.000 inguru berbetatik 3.000 (erdixa!) desagertu egingo ei die mende-akaberan. Peninsulan, aragoieria, asturieria eta euskeria aittaketan dittu, ibiltten ez dielako mehatxupeien dauzenen artien. 

Agozkotik eskribidutakorako bidia egin ez dauien hizkuntzak galtzia ei da kezkagarrixena, kultura-aberastasun ikeragarrixaz gain, horreittan pillatu dien arbasuen ezaguerak be galdu egingo dielako. Bihotzak gaiñazpi egitten dust halakuak entzuten eta leiduten dittutenien. Trantze hortan gauz benetan? Galtzeraiñoko bidia egitten itziko ete dotsagu, ba? Edozela be, egunkarixak esaten auen prozesua ez dala atzeraeziña, biher dan moduen antolatutako eta ezarrittako hizkuntza-politikakin badaukogula berbetok sendotu eta gazte-belaunaldixai oiñordetzan izterik. Horretarako, baiña, nehikua ete da hizkuntza-politikai bakarrik erreparetia? Ez, horixe! 

Aspaldiko lagun Jon Sarasuak dixuenez, bihotzeko hizkuntza, amesetarako hizkuntza, moduen zein aukeraketan dogun da kontua. Eta, horretan, gutako bakotxak zeresan eta zeregin haundixa dauko!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.