"Atxur edarra merke-merke"

Oin arte pentsau izen dot, dirua apur bat neurtuta alkoholerako sarbidia eragotzi (zailddu bai, gutxienez) egitten gutsela gure seme-alabai.

Izen be, konbinau bat hartzeko, esate baterako, 5 euro inguru biher dittuie. Gaiñera, adin txikikuai ezin dutse ustez iñok alkoholik saldu, eta tabernetarako sarbidia be galarazitta daukie, legez.

Oker ninguen, iñundik be! Gure gaztetxuok nehikua daue supermerkauren batera edo txinuen dendetara fatia, trankil-trankil eta diru gutxiren truke, botillakadak erosi eta litruak egitteko. Adibide bat ipiñiko dotsuet. Pentsau daigun 10 laguneko taldiak Beefeater botillia (12,94 euro), Peche botillia (6,75 euro), piruleta-likorra (7,54 euro) eta litro biko Kas botillia (euro bat) erosten dittuela.

Bakotxak 3 euro ipinttia nehikua dau, 21 cl alkohol papuen sartzeko.

Adin txikikuai alkohola saltzeko eta tabernetan sartzen ixteko debekua, barrez, ez dau iñok errespetetan.

Horren aurrien, nora arraixo begiraketan dogu neskatilla-mutikuai supermerkauetan alkohola saltzen dotsienien, kale-kantoietan edaten ikusten dittugunien, tabernetan ikusten dittugunien…? Eta, beste alde batetik, nun demonio dauz danon dirutik janda legia bete eragitteko betebiherra daukienak?

Zeozer egin biherra dau, ez dozue uste? Gure gaztiak geruago eta gaztiago hasten die eta alkoholagaz (eta beste substantzia batzuekin) jolasien.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak