Gure tripezilla baiño harutzau

Egunokaz makina bat jardun entzutia tokau jaku tabakuaren gaineko lege dontsu horren inguruen.

Bateko, erretzailliak baztartu egiten dittuela, bezeruak polizia-lanetan hastia eskaketan dauela, multia tabernarixak ordainketia ez dala bidezkua… Besteko, erreten ez dauenak iñoren keiak ez arnasketako eskubidia daukela, hola danon osasunak irebazten dauela… Tira, ez da besterik entzuten!

Bixen bittartien, munduen makiñatxo bat zorigatx dau horratio! Haitiren kasua ekarriko dot, lehenguen leidu neben konfesiño batek ikutu egin nindduen eta. Hamalau urteko neskatilla baten berbak zien: "Mutil batek atzetik etorri eta agua zerrau nusten… Gura auen dana egin eragin ostien, astinddu egin nindduen. Ezaguketan ez nauenez, ez nitzen poliziagana fan, alperrekua izengo zan eta. Bilddurrak nau, atzera beste horrenbeste pasauko ete jaten". Urtebete pasau da lurrikera bilddurgarri hak astinddu auenetik, eta, ondio, milloi bat lagunetik gora behin-behiñeko kanpamentuetan dauz bizi izeten, batez be emakuma eta neskatilla haitiarren kalterako. Inddarkerixa sexuala ezkiña danetan dau harein zain: nehikua daue pasiuen, komunera edo ur-billa fatia, baten batek gura dauen dana egin eragitteko.

Halakuen aurrien, daukogunagatik eskerrak emutia akordetan jat niri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak