Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Agirre 2022ko mai. 27a, 00:00

Guraso elkarteetatik eskerrik asko erraldoia bidaltzea besterik ez zaigu ateratzen hilaren 14ko egun borobilaren biharamun ederretik.

Eskerrik asko urgaindar komunitate oso-osoari. Frogatuta gelditu zen ilusioz eta, batez ere, elkarlanean gauza ederrak lor daitezkeela. Zapatu hartakoa mundiala izan zen!

Mila esker denoi hor egoteagatik, lan ikusgarri eta ikusezin pila bat egiteagatik, parte hartzeagatik, izateagatik eta elkarrekin ametsak egia bihurtu daitezkeela frogatzeagatik.

Ziurrenik, hariren bat zintzilik utziko genuen, ertzen bat zorrotz... Baina, denaren gainetik, urtetik eta urtera hobetzeko ahaleginean... bidelagun izaten jarrai dezagun!

Bejondeizuela denoi!

----------

Nerea Agirre, Amaia Arregi eta Iratxe Agirre

Urgaineko guraso elkarteen izenean

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak