Errepidean olioa zegoenez, autoa ezin kontrolatu eta ezkerraldearen kontra jo genuen; inpaktuak erreka aldera bidali, eta uretara jausi ginen. Segituan, bi gizon agertu ziren laguntzera; arnes bana bota eta une oro han izan ziren, zain, ezer gerta ez zedin. Suhiltzaileak eta anbulantzia etorri ziren; eta segituan eraman gintuzten, eskertzeko denborarik eman gabe.
Eskerrak eman nahi dizkiegu bi mutil horiei eta laguntza eskaini ziguten denei, momentuan aukerarik ez baikenuen izan. Oso une deserosoa izango baitzen beraien laguntzarik gabe. Beste barik, munduan badela jende ona. Mila-mila esker.
----------
Nahia Cotillas eta Maite Solaun
Antzuola