"Euskara ikasteko…"

Erabiltzailearen aurpegia

Granadakoa naiz, baina Oñatin bizi naiz. Euskara ikasten ari naiz, eta gainera gustura.

Baina uda honetan Gasteizera joan behar izan dut euskara ikastera. Bai, hala da.

Aurten Oñatiko euskaltegian egon naiz. Orain dela aste batzuk udako ikastaro intentsiboei buruz galdetzera joan nintzen.

Ezustekoa izan zen jakitea nirea bezalako erdi-mailako ikasketarik ez zela egongo. EGA prestatzeko edo hastapen mailako ikastaroak eskaintzen dituzte soilik.

Egoera bera topatu nuen inguruko euskaltegietan, publiko edo pribatuetan.

Orduan nire buruari galdetu diot: ez al da uda garai ona ikastaro trinkoak eskaintzeko? Zer gertatzen da nire egoeran dagoen jendearekin?

Ez dut urtean zehar ikasitakoa ahaztu nahi, aurrera egin nahi dut. Euskara integrazioa da, eta nik integratu egin nahi dut.

Azkenean, oso ahalegin pertsonal eta ekonomiko handia egin behar izan dut uztailean zehar egunero Gasteizko euskaltegi batera joateko.

… euskara ikasteko.

------------------------------

Natxo Bolivar
Oñati

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.