Nahiz eta eskola guztiko matrikulazioa aurreko kurtsoko bera izan, Delegaritzatik inposaturiko 3 eta 4 urteko gelen elkartzeak, tutore baten murrizketaz aparte, eskolan lerro osoa galtzea zekarren ondorio gisa eta ikastetxeak martxan zituen proiektuak bertan behera uzteko arriskua.
Egindako alegazio eta eskaeren ondoren, onartu da murrizketa horrek izugarrizko eragina izango lukeela eskola osoan.
Azkenean, nahiz eta murrizketak jasango ditugun, hasieran proposaturikoa baino 1,5 plaza gehiago lortu ahal izan dira.
Bi gelak elkartuko dira, egokiena delakoan, eta horrek ahalegin berezia eskatuko dio ikastetxeari.
Hala ere, egoera hau aurrera eramatea bideragarriagoa izango da plaza gehigarri hauekin, talde honek behar dituen laguntzak jasoko dituelako.
Hau guztia kontuan hartuta, guraso, guraso elkarte, zuzendaritza talde, Aramaioko Udal eta herritar guztiengandik egun hauetan jasotako laguntza eskertu nahi genuke.
----------
Nuria Balanzategi
(San Martin eskolako 3 eta 4 urteko gelako haurren gurasoen izenean)
Aramaio