Iñazioren eta Joxeparen familia

Harmailatik baino gehiago, pistatik egindako kronikarekin natorkizue.

40 urteren ondoren, Iñazio Elorza Ping Pong Txapelketaren bigarren edizioa izan genuen Arteaga jatetxean.

Izena ematera goiz iritsi ziren parte-hartzaileak: atzerritik batzuk, baina eskualdetik gehienak. Zapatila erosoak jantzita, batzuk entrenamendu saioak eginda zetozen, Zegama-Aizkorri txiki uzten baitzuen deialdiak.

Izena emateko mahaian, 1984ko urtarrileko argazki zaharrak. Tartean, jada gurekin ez ditugun gehiegi. Malkotxo bat edo beste masailetik behera erortzen utzi, arnasa sakon hartu, eta etxeko guztiok eman genuen izena. Haurrak, umeak, gurasoak, amandreak, aitajaunak... Guztiak kategoria berberean lehiatuko ginen; hala zioen txukun-txukun inprimatutako araudiak.

Zozketarako bolatxoak prest, batzuek entrenamendurako aprobetxatu zuten bazkalaurreko tartea, palak berotzen. Diotenez, ping-pong mahaia normala baino estuagoa zen, kanpinetako estandarretatik kanpo. Horregatik, akaso, uste baino urduriago ikusi genituen batzuk.

Postrea amaitu bezain pronto, Joshe eta Joxerra falta zitzaizkigula gogoratu ziguten han agertu ziren bi espontaneok. Barre algara artean, kafea hartu, kopak eskatu eta antolatzaileen aginduetara jarri ginen guztiok.

Han zeuden Bixentiko-tiko-tiko txapeldunordea eta Anton Il Padrone di la Tabola jokalariak, prest, duela 40 urteko balentriak errepikatzeko desiratzen. Baina ez, medailak lortzetik urrun samar gelditu ziren. Akaso, eguraldiagatik, euri zaparradak eta haizeak txapelketa zaildu baitzuten.

Julen eta Igor iritsi ziren final handira, txalo artean, izar handien gisara. Lehengusuen artean geldituko zen, azkenean, lehia.

Total. Antolatzaileek irabazi zutela. Tongo salaketak egon arren, emaitza duintasunez onartu, elkar besarkatu eta domina jantzita joan zen etxera Tiko-tiko Junior.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak