Konpondu edo bota?

Erabiltzailearen aurpegia Nestor Arana 2014ko ira. 17a, 00:00

Lankideekin bazkaltzen ari nintzela, mahaikideetako batek gertaera polit bat kontatu zuen. 

Urte askoan ezkonduta egon zen bikote bati zera galdetu omen zioten: “Nola liteke horrenbeste urte pasa ondoren oraindik ere ezkonduta jarraitzea?”. Bikotekideetako batek honela erantzun zion: “Azalpen erraza du, gu gauzak konpontzen ziren garaikoak gara”.

Gaur egun, aldiz, gauzak behin edo denbora laburrez erabili eta botatzekoak gara. Filosofia hau beste esparru batzuetara ere pasa dela esango nuke: maila pertsonalera (bikote banaketa) edo naturarekiko harremanera (Espainiako Itzulian Aralarreko igoeran geratu zen zakar mordoa ikusi besterik ez dago); bi adibide aipatzearren.

Garbi dago gure mundua ez dela behin erabili eta botatzekoa. Danimarkako taxi gidari batek Danimarkan umeentzako dituzten abantaila ekonomikoen berri eman zidan behin. Bere ikuspegitik, horrelako politikek lagunduko diote beraien geroa ziurtatzen, ume horiek izango baitira Danimarka aurrera aterako dutenak. Nire ustez, taxi gidari horrek zuen kontzientzia soziala sortu eta garatu behar genuke gurean. Luze iraun nahi badugu, badugu, bai, konpondu beharreko zerbait.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak