"Herria saretzen"

Erabiltzailearen aurpegia Nestor Arana 2013ko aza. 12a, 16:00

Zaborren jasotzearen inguruan badirudi bi planteamendu kontrajarri agertzen ari direla.

Batetik indibiduoaren libertatea errespetatu nahi duena, eta bestetik, gizartearen mesedetan indibiduoari mugak jarri nahi duena. Borroka horretan, indibiduoaren eta gizartearen arteko borroka dagoela ematen du.

Errenazimenduan hasi eta neoliberalismoarekin indibiduoaren garrantzia indartu egin dela jakina da. Ausartu zaitezte ezagun bati zakarrak lurrera ez botatzeko esaten… indibiduoaren libertatea urratzeagatik erantzun gordina izango duzu, egizu froga! Gainera badirudi garbitzearen erantzukizuna herriak edo komunitateak duela.

Nire ustetan indibiduoa edo gizakia eta gizartea uztartuta dauden antolamendu bakarrak dira. Arrantzarako sarea adibide ona izan daiteke. Gizartea arrantzarako sare bat balitz, gizakia sare horretako korapilo bat izango litzatekeela deritzot. Ikuspegi horren arabera, gutako bakoitza indibiduo bat izateaz gain, gizartearen parte ere bagara; gizakia alegia.

Ondorioz, gizakia eta gizartea uztartzen dituen eredu batetan sakondu beharra dagoela deritzot. Korapilo eta lotura sendo asko dituen sarea garatu beharra dugu. 

Gure seme alabentzako mundu txukun bat utzi nahi badugu, gutako bakoitzak eragin beharra dauka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak