"Demokrazia parte-hartzailea"

Erabiltzailearen aurpegia Nestor Arana 2012ko abe. 29a, 01:00

Abenduan gaudenez, urteko balantzea egiteko...

... momentua ona izan daitekeela iruditu zait.

Udaberrian zabor kontuak genituen hizpide. Gai benetan konplexua; dena den, berandu baino lehen zerbait egin beharra dugu. Gaur egun bizi dugun finantza krisiaren ondorioak, ingurugiroaren krisiak ekar dakigukeenaren adibide on bat izan daiteke.

San Pedrotan, herriaren taupadak entzun genituen. Ikuskizun paregabea eta mezu ederra igorri zigutela deritzot. Ea orain herri taupadak esparru ezberdinetan entzuten ditugun. Herri taupadaren adibide EskoHitza ekimena dela deritzot. 

Aurten ere, ekimen hori martxan jarri da. Joan den urtean baino parte hartzaileagoa dela deritzot. Aurtengoan, hurrengo urteko kudeaketa plana egiteko herriaren hitza jasotzen ari dira-eta. Benetako demokrazia parte hartzailearen oinarriak jartzen ari garela esango nuke.

Demokrazia parte-hartzaileak garatzeko, aldiz, hezkuntza funtsezkoa da. Behar ditugun herritarrek jantziak, parte-hartzaileak, kritikoak eta irudimen handikoak izan behar dute. Arestian aipaturiko erronka (finantza, ingurugiro, energia) handi horiei eta etorriko direnei aurre egiteko gai izango diren herritarrak behar ditugu.

Urte amaiera on eta hasiera hobea opa dizuet, guztioi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak