"Etekin handiko inbertsioa"

Erabiltzailearen aurpegia Nestor Arana 2012ko urr. 1a, 02:00

Azken hilabete hauetan hezkuntzaren inguruko hainbat datu...

...  agertu dira iragarkietan.

Gehien harritu nauena ikasketak uzten dituen gazte kopuruari dagokiona da. Adibidez, Kataluniak eta Valentziak %21,8tik Jaume Bofill fundazioaren arabera gorakoa dute. Europako beste datu hauei begiratuz 18-24 urteko gazteen artean estatu espainiarra, Eurostaten arabera, Europako 2. tokian kokatzen da %26,5eko tasarekin. Maltak bakarrik ditu emaitza txarragoak.

Orain ikusi dezagun egoera ekonomikoa. Kataluniak eta Valentziak erreskatea eskatu berri dute, eta estatu espainiarra ere ildo berean doa. Badirudi hiru kasu horietan gazteen ikasketen uzte tasaren eta egoera ekonomikoaren artean nolabaiteko erlazioa egon daitekeela.

Egon daitekeen azalpenetako bat hau da, eraikuntza sektorean lana pil-pil zegoen garaian, gazte askok lanerako bidea hartu zuten. Etxean merkatuaren egoeraren erruz garesti erosi, eta orain, aldiz, diru gutxi, zorrak ugari dituzte eta lanik ez.

Nire ustetan, herri bezala egin dezakegun inbertsiorik oparoena gure gazteen hezkuntza da. Orain epe motzean mozkinak jaso zituzten inbertsoreek gastua murrizteko eskatzen digute, besteak beste gure hezkuntza sistema mugatuaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak