"Hiru txerritxoak"

Erabiltzailearen aurpegia

Azkenaldian askotan entzun, irakurri eta ikusi dugu atez ateko...

... zabor bilketaren inguruan.

Badirudi atez atekoak hainbat desabantaila dituela: batetik, azpiegitura berriak behar ditu; eta bestetik, herritarrei ardura handiagoa eskatzen die, bai zaborrak antolatzeko eta bai zaborrak kalera ateratzeko ordutegiari dagokionez. Orain arteko sistemak ardura gutxiago eskatzen du, baina birziklatzeko gaitasun txikiagoa du.

Azken egun hauetan bankuek jarrera egokien protokolo bat atera dute. Badirudi orain bankuek jarrera arduratsu bat hartzeko protokolo bat adostu dutela. Hori bai, gurean itzeleko eragina izaten ari den finantza krisi bat sortu ondoren, eta honen ondorioz familia asko etxe eta lan gabe utzi ondoren.

Ikusi dezakezuenez bi kasuetan, lehenago edo geroago, jarrera arduratsu bat agertzen da. Txerritxoen ipuinean, adreiluzko etxea egin zuen txerritxoak hasieratik jarrera arduratsu bat hartu zuen; besteek, aldiz, ez. Ingurumenaren kasuan, noiz hartu behar dugu jarrera arduratsua? Zein mundu utzi nahi diegu gure seme-alabei?

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.