Nestor Arana: "Euskara guztion esku"

Erabiltzailearen aurpegia Nestor Arana 2011ko api. 7a, 02:00

Korrika datorrela eta honako hausnarketa etorri zait burura.

80ko hamarkadan euskara nork zekien jakitea erraza zen. Adibidez, ikasgela bateko ikasleen zerrenda hartuz gero, salbuespenak salbu, abizena bakarrik ikusita asmatu zitekeen euskara zekien edo ez. Egun, aldiz, egoera bestelakoa da. Kalean aurkitu dezakegunen ehuneko handi bati euskaraz hitz egiten badiogu esan dioguna ulertu bakarrik ez eta euskaraz erantzungo digula ohartuko gara. Gazteleraz egiten badiogu, gazteleraz erantzungo du. Ondorioz, euskara, gaztelera bezala, guztion esku dago, eta gure esku dago erabiltzea edo ez.

Egoera honen eragile garrantzitsuetako batzuk orain arte pertsona eta instituzio askok egin duten lan sendoa dira; baita gurasoek seme-alabentzako gehien aukeratzen duten, eta ikastetxe guztiek eskaintzen duten D eredua ere. Seme-alabek ikaste zentroetako gelan pasatzen duten denbora kalkulatzen badugu, urte osoko denbora guztiaren (lo orduak barne) %15 da. Eskola egunak kontuan hartzen baditugu 176 dira eta eskola gabekoak, 189.

Ondorioz, ikastetxeek lan handia egin arren, eragina mugatua da. Horregatik, eskolaz kanpoko esparruetan egin daitekeen lanak zeresana du. Jakina da euskara dakigunok euskararen presentzia handitzen lagundu dezakegula. Modu ez formalean, egunerokotasunean, apaltasun eta dibertsitatearen errespetutik abiatuz, eta aurreiritziak alde batera utzita, edozeini euskaraz hitz egin diezaiokegu. Gure gurasoek egin zuten moduan, seme-alabek fruituak jaso dezaten, guk erein beharra dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak