Nestor Arana: "Heziketan aldaketa giroak"

Erabiltzailearen aurpegia

Eguneko hezitzaileoi (guraso eta irakasle) seme-alaben geroa erabakitzen laguntzeko garaian, zalantzaz beteriko garaia tokatzen ari zaigu bizitzea.

Historiari begirada bat botatzen badiogu arrazoien bat edo beste aurkitu dezakegu.

Lan baldintzari so egiten badiogu, gure arbasoek eskulanari ematen zioten garrantzia. Fabriketan makinak sartzearekin bat, hauek kontrolatzeko pertsona obedienteak behar ziren, pentsatzea eta eskulana ezberdindu egin zituzten. Orain, aldiz, industrializazioaren ondorengo garai honetan, pentsatzeak, eta batez ere berritzeak, indarra hartu behar duela adierazten zaigu.

Informazioari dagokionez, gizakiak eraldaketa handiak egin ditu. Kontu hartu dezagun hitza ere ez zegoen garai haiek, baita idatzia asmatu zenekoa ere. Inprentak ere itzeleko iraultza suposatu zuen eta telegrafoak zer esanik ez. Hori guztia gutxi balitz, Internet dela medio, gaur goizean Facebooken idatzi dudana segundo gutxi batzuetan mundu guztira zabaldu da. Nire aitajauna zenak burua altxatuko balu, deabru kontuak direla esango luke. Honek guztiak jakintza berriaren sorrera asko bizkortu du.

Nire esperantza, ditugun zalantzak ditugula ere, gure eta hurrengo belaunaldien artean, ditugun berritzeko gaitasun eta informazio  hauek guztiak mundu honek dituen arazoak (pobrezia, gerrate, ingurumen, energia...) konpontzeko izan daitezela da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.