Egizu hegan altu,
egizu amets lasai,
zurekin elkartzeko emozioz itxaron gaitzazu.
Bitartean,
egunsenti bakoitzarekin,
ilunabar bakoitzarekin,
iluntze bakoitzarekin,
gure alboan sentituko zaitugu.
Zure argia gure iparra izango da,
zure arima gaztea gure altxorra,
zure deskantsua gure kontsolamendua.
Bitartean,
egizu amets altu!
Izarrek zure urratsak argiztatuko dituzten lekuraino,
zelai berdeak zure egonleku izateraino eta zeru urdinak zure sosegu.
Eta bitartean,
egizu hegan altu Andoni,
egizu amets lasai,
eta itxaron gaitzazu hegaldian lagunduko zaitugun egunera arte!
----------
Naiara Corcuera Landaluze eta Arantza Landaluze Arregi
Familiaren izenean
Arrasate