Gogorik ezak esana

Erabiltzailearen aurpegia Miren Zubia 2018ko ots. 24a, 00:00

Gaur ez dut idazteko gogorik.

GOIENAko zutabe bat zapuztera nator, aurpegi guztiarekin. Nahi dudana esateko aukera luzatu didate, baina oraingoan uko egingo diot, apetak eman didalako. Zer axola du, bada? Inor ez dago nire iritziaren zain, inor ez dago nire hausnarketaren esperoan, eta ez dut mundua aldatuko paperaren beste aldetik. Zertarako plazaratu hiritar soil baten usteak? Zertarako mantendu zerbait aldatuko dudan esperantza?

Hor goian zaudetenok, lasai, oraingoan lana aurreztuko dizuet, ez nago prest nire iritzia hartu, zimurtu eta zuek hau zakarrontzira botatzeko.

Horixe egiten ikusi zaituztet haien sinesmen, printzipio, balore... guztiaren gainetik defendatzen eta aldarrikatzen saiatu diren horiekin.

Publikoki haien iritzia plazaratzen saiatu diren horien adierazpen askatasuna bortxatu duzue lotsa eta muga gabe zuen berdin pentsatzen ez dutelako, pentsatu "behar" ez dena pentsatzearren. Gure beldur al zarete?

Gaur ez nuen idazteko gogorik eta nahikoa esan dizuet.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak