Geroago, lo egin ezin eta buruari bueltaka jarraitu nuen. Zer da kikiltzen nauen hori? Bakardadea? Maitasuna? Etorkizuna? Ez, ez, ez … horiek ez didate hotzikara, hozkirri ezta benetako ikararik eragiten.
Gaia alde batera utzi nahian jaiki naiz gaur, eta hara! Telebista piztu bezain pronto sorpresaz harrapatu nau erantzunak.
Edozein dela eguna, ordua, segundoa; edozein dela zure adina edo sexua; edozein dela zure umorea edo osasuna… Kontzertu, geltoki, bagoi edo taberna bat, bala edo eztandak eraginda, zure hilerria izango den edo ez zalantzan jarri behar izana. Hori da egun inguratzen gaituen beldur kilikagarriena.
Eta soluzioa Donald Trump-ek balu…
Trump-arik Trump-a… erori gara oraingoan ere. Hondoa lehen bala soinuarekin jo genuen, lagunok.