Diruak ematen omen du irabazle izatearen saria eta honen faltak galtzaile izatearen zoria. Baina, aizue, ustezko irabazle, zein ustezko galtzaile, sistema berdinean dihardugu preso.
Ez gara inoren menpeko. Agian, horren errudun ez sentitzeko erabiltzen dugun arrazoia besterik ez da hori.
Ez gara geure buruaren menpeko baino, gure pentsatzeko zein jokatzeko moduen menpeko baino. Ez gara aske guk geuk lotzen dugulako goizero itotzen gaituen soka.
Eta askeago sentitu ohi gara sisteman gora egin ahala, baina ez dago hori baino kartzela zikinagorik.
Gure kartzela eraikitzen dihardugu ohartu ez arren.
Gu geu gara gure esklabo fidel, ikusi nahi ez duten begiak, askatasuna nahi baina horretaz geroz eta urrunago dauden tentelak.
Eta kexu gara bizi dugun sistemaz, eta kexu gara honetan preso gaudelako. Eta kexu gara, baina ezin oharturik gabiltza gure buruari gabiltzala kexuka. Ez dakigu noren aurka jo, guda noren aurka ireki. Ezjakintasunez mozorrotzen dugu guda geurekin izan beharko litzatekeenaren ideia.
Ohartu nahi ez dugun bitartean, zentzu bako guda, geurea. Galtzaile bakarrak, gu.