"Nik? 100 buruz, 200 barruz..."

Erabiltzailearen aurpegia Miren Zubia 2015ko aza. 22a, 00:00

90, 60, 90; hori esan eta guk men egin, leloak bagina bezala. Neurririk gabeko gizakia nahi nuke izan. Itxurak itsututa darabilgu pausoa. Itxurak zikinduta bidea. Itxuraz kutsatuta barrua. Ispiluetan bihotzak islatuko balira sikiera...

Dirua sortzen duen makina bihurtu dugu mundua, ongietorriak dira, beraz, gezur, berekoikeria eta, nola ez, pertsonen sentimenduekin malabareak egitea helburu duten jolasak. 

Itxura eta pertsonengan eragiteko gaitasuna, horixe dute giza arma hiltzaile. Garratza du zaporea baztertuta sentitzeak. Lekuz kanpo zure izter, sabel, bular zein atzealdearen tamaina "egokia" ez izateagatik. Horrekin jolastea nahi izan dute, eta baita irabazi ere! 

Eror zaitez, utzi zure burua erortzen. Horixe baita bide erraza. Zergatik ez jarri, bada, gustatzen zaizkidan bularrak? Zergatik ez perfektua den sudurra? Zergatik ez argaldu kirurgia txiki batez? Zergatik ez utzi milaka euro edertzen?

Amildu zu ere galdera hauen erantzunera, tira, gal zaitez hain tentagarria den perfekzio horretan eta gero ohartu zergatik botatzen dituzun opariak biltzen dituzten paper dotore horiek barrukoa gozatu ahal izateko. 

"Nik 90,60,90" esaten dizueten egunean, erantzun ezazue harrotasunez: "Nik? 100 buruz, 200 barruz eta 1.000 bihotzez".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak