Jaiotzak dakar heriotza

Erabiltzailearen aurpegia Miren Zubia 2015ko ots. 3a, 18:05

Amets aurrefabrikatuen jaiotza, familia bat, lan bat, ohore bat.

Gerora begira bizi diren begien jaiotza, bihar gertatuko denaren arduraz. Dutenaz gozatzen ikasiko ez duten arimen jaiotza, beharraren beharraz itota bizi direnen jaiotza. Ondamuz, berekoikeriaz kutsatuta dauden bihotzen jaiotza, neurea lortu dut, zer axola, bada, zeureak? Ezkerreko hankaz iratzarri direnen jaiotza eskuinekoa ondoan dutela ahantzirik, eta hori muturrez bizitzeko zurigarri moduan erabiltzen dutenak. Aldapa gora ere balazta botata “aurrera” doazenen jaiotza, bizkortasunaren plazera zer den ezagutu gabe, inolako uhalik gabe, hurrengo kurbaren norabidea ezagutu barik.

 Jaioaz bat, poliki, astiro, taxuz baina doitasunez, bizitza akabatzen duten jaiotzek dakarte zeurearen heriotza.

Batzuetan, aurrera egiteko, nahitaezkoa da gelditzea, sarri,  geure bidea aurkitzeko ohikoa den bidetik irten beharra dago.

Zantzu bat uzteko jaio zara, eta bizitzea da lehen pausoa.

Ez utzi jaiotzok zu zanpatzen eta bizi zeure duzun zorioneko ernetzeaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak