Hargatik, bihotz taupada bakoitzeko, nire zain oro Euskal hitz jariodun odolez gainezka darabil. Lasterka dabil hitz errenkada hori ene gorputzetik, geldi une eta atsedenik gabe. Oinetatik hasiz, nire bidea erakutsiz. Euskal hiztunen bidea. Non pausua, hitza den.
Hor jarraitu du ibai eder honek ene izateari zentzua ematen. Plazerraren plaza esan ohi diote busti duen azken toki honi. Bere helduerarekin erakutsiz, hori dela ene Euskarak ematen duena; gozamena. Zilborrera helduaz, nire unibertsoaren erdigunea bihurtu da hizkuntz apal hau. Ziztu bizian doa nire gorputzeko zentimetro guztiak bere ariman bilakatuz, eta hala heldu da nire biriketara. Euskal arnas fresko eta osasuntsua eskainiaz. Arnasaldi bakoitzeko aske, libre sentiarazteko aukera emanez. Eskuetara iritsi da. Euskararen munduak biratzen jarrai dezan, bultzada gogor bat emateko agindua emanez, Euskara ferekatu eta maitatu dezaten erregutuz. Hortan dabiltza nire hatz puntak uneoro, kilimaz kilima, euskal irria kutsatu guran. Bide hau alferra litzateke helmuga Euskaraz hitz egitea ez balitz. Irriz, zein hitzez kutsa daiteke odol jarioa. Zure bihotzak bizia ematen dizun legez, zuk bihotz taupaden odol baladen aginduak jarraitu beharko zenituzke. Zure izatearen zentzua euskera bada, ez egin uko agindu eder horri. Izan zaitez zeu ere ama hizkuntza honen zorioneko seme.